XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beiñ Arabeko soroan, ittan ari ziran, Azpilla ere bai.

Etxekoandreak, galtzarbean pitxarreko botilla aundia artu ta gizoneri ardoa emango zien sarri xamar; ez noski - lñaxio Marik nai beziñ sarri.

Edontzia erdi betean zala: Tira Iñaxio Mari, egin zak tragotxoa.

Mararikatu, oraitxe larri negoan.

Erdiraño antoxiña ikustean: Ana Mari, ontziari zorua beteko ez badiozu ere, beteiozu goia.

Ark muturreraño nai ardua ta etxekoandreak beetxo uzten....

Beste batean, Izarre-Saletxen gari jotzen, sits eta sats.

Metak zabaldu mandio inguruan, azaoak gurutzetuaz, lurrean ez ezkotzearren; eguzkitu ta onela jaulki oi ziran galburu mardulak, arri zabal legunak joaz.

Gu pozik ibilli giñan jo-lekura eramaten, kontuz kontuz, galburuak ausi gabe.

Izarre-Saletxeko Dominikak, gixaru goxua prantatu zuan gizasaillari emateko.

Gozoaren gozoz danak geiago jango zutekenean.

Azpillak jan-edan egiñ ondoren: Oso ona zegoan Dominika baño pixka, ala Jainkua, pixka, amorratu pixka.

Udazkeneko Ernioko jaietan, Azpilla Zelatunen izango zan, ale bapua iliuntzerako berekiñ zuala.

Batek eman eta besteak edan-erazi; danak kalte egiteko eta iñor gutxi laguntzeko.

Argindegiko Bartolo il zan; etzion gutxi erasan Azpillari aiñ maitea zuan Martolo iltzeak.